Almazaneko plazaren birmoldaketa

Almazan plaza (Sorian) bigarren fasearen birmoldaketa

Almazan plazaren (Soria) bigarren fasearen birmoldaketa hasi da.

Proiektua, Jose Maria Churtichaga arkitektoaren gidaripean, Duero ibaiaren gainean hamabi metroko hegal-habe iIkusgarriak ditu, KERTOn eginak.

Plaza nagusiaren birmoldaketa berria izango da. Plaza hori, san Miguel elizaren inguruan orain dela mende asko sortu zen, urteak joan dira eta plaza herritarron bizi gozamenerako leku bihurtu da. Udalak, hiritarron biziketzarako espazio publiko bezala berruskaratzea du xede. Angel Núñez alkatearen iritziz, birmoldaketarekin erabilpen ezberdinak egin daitezke eta egungo mugak gainditu.

AyR Arquitectura y Recursos S.L, Madrileko enpresak , Udalak deituriko konkurtsoaren irabazleak, plaza moldatzeko ardura du. 1957ko urtean Martinez de Pisónek egindakoan, plaza erdiko iturri batean zuzentzen zen, Udalaren aurrean zegoena, angeluzuzeneko urmaelekin, zoruak goi-lautada bat marrazten du iturriarekin, eta alde txikiak okertuak ditu.

Uneko proiektuan plaza, ingurune urbano horretan biltzen diren bi espazio ezberdinen lotura moduan uler daiteke, alde batetik betiko plaza angeluzuzenekoa eta bestetik Erdi arokoa askoz ere apurtuagoa. Zoru jarraitu batekin, biak batzea proposatzen du xehetasun ezberdinekin. Hegal-habeak Duero ibaiaren gainean, plaza ingurugiroarekin batu nahi ditu, ZURTEKek Diman dituen instalazioetan egin dira FINNFORESTen, KERTOn egindako mikrolaminatu taulekin. Produktu hori zuraz egindakoa, egitura hain harrigarria eta polita eraikitzeko ahalbidetzen duen bakarra da.

Comments are closed.