Zurtekek Leioan dagoen Ondizeko zurezko egitura bireraki du

Bizkaiko Leioan Ondizko dorrearen zurezko egituraren azkeneko lanak ZURTEKek burutzen ari da, Disaro SLP arkitektura estudioaren gidaripean.

 Ondizko dorrea

Estructura de Madera

Ondizko dorrea Elexalde muinoaren ekialdean kokatuta dago, terraza laua da, igoeratxo batean Nerbioi Ibaiaren aldamenean. Hegal erdian dago, Ondizko « Andra Mari Erremedioetakoaren» basaelizaren iparraldean. Kokapena eta ikuspegia izugarriak dira, guztia kontrola daitekeelako, aurreko fatxadatik pasatu behar zen bidea zela barne. Bide hori Plentziatik zetorren, Algortatik pasa ondoren ibaian amaitzen zen.

Ondizko dorrearen itxura obren hasieran baserri batena zen, jatorrizko luzera eta eranskin batzuk zirela medio. Aldamenean pabiloi eta eraikin ezberdinak erantsi zizkiotenez, auzune txiki huts baten itxura zuen, ganadu lanetan erabiltzen zena, eta dena erdiko espaziotik kokatzen zena.

Erabat utzita zegoen. Aurreko fatxadaren eranskinak (ekialdea) baserriaren ataria galduta zuen goiko aldetik. Eranskin zatiak, egitura osatzen zutenak desagertutako gorpuaren parte ziran.; bi uretako estaldura oso kaltetuta zegoen eta barruko zurezko egitura eta zatiketak erdi eraitsiak zeunden. Bizitzeko etxea ez izatea eta ganadua izateko erabiltzeak egoera larri honen erantzulea izan daitezke ere.

Barruko zurezko egituratik ez zen ezer geratzen. Sorreran, zurezko pisuen oinarri izan behar zuen, bi eskuin oinen gutxienez oinarritua eraikinaren zeharkako eje batek markatzen zuena « euren gainean habe batzuk longitudinalki jarriak eta aldeko murru malkarrekin batera solivak euskarritzat erabiliko ziren. Azkenik, horren gainean soruko taulak iltzatuko ziren.

Ondizko dorrea bi estaldurako teilatuan bukatzen zen, jatorrizko lau estaldurakoarekin zer ikusi gutxi zuela. Obren denbora ikusita, sabaia noizkoa den azaltzea, zaila da. Posible da, barruko banaketarena izatea eta hortaz azkeneko zaharberritzea XX, mendeari dagozkiola.

Argi dago ez dela ezer gorde, lehengo eta oraingo forjaketaren altuerak ez du zerikusirik Gaur egun Ondizek beheko solairuan, bi murru luze ditu erdiko paseabide bat osatuz, horrek aurreko atetik atzekora eramaten zaituenak. Soliba batzuk ematen diote atseden, alboetan murruetan sartzen direnak malkarn altura ezberdinak aldatu diren legez, hormetan euskarri bezala ez dutela balio.Goiko solairuetan, kargazko murruen eskumako oinak aldatu dituzte. Hori dena, berandu egindako zaharberritzearen ondorioa da, ez dago argi XIX. mendean ala XX. ean.

Ondizko zaharberritze obrak hasi aurretik, benetako dorrea ez zela uste genuen. Gure ustez, jauregi-dorre apal baten edo noble etxebizitzaren aurrean geunden. JM González Cembellínen iritziz «  (…) eraikina egitura orokorrean eta eraikitzeko teknikan dorreen oinordekoa da, baina xehetasun batzuk alboratu ditu. Horrela dorreen bolumen bertikalarekin alboratuta kubiko edo apaisatua aukeratu dute, murru lodiak murru xeheegatik aldatzen ditu-batetik altura galtzen duelako loditasuna beharrezkoa ez delako-. Halaber, bao gehiago eta handiagoak dira sabaian, sarrera nagusiaren aurrean… »

Egileak ere esaten du « …jauregi-dorreak bi altuera dituztela – beheko solairua eta lehenengo pisua – baina Ondizek goiko egongela du, horrek etxearen bizitzeko aukerak biderkatzen zituen eta benetako dorreetara hurbiltzen zion. Xehetasun horrek, Ondizi beste sailkapen batean sartzen dio, jauregi-dorreak goiko egongelekin, guk deitu diogula. Eredu honen adierazle dira; Urrutia (Sopuertan), Loiola (Azpeitia, Gipuzkoan) edo Jauregizar (Arraiotz, Nafarroan) eta Donamaria (Donamaria, Nafarroan) »

Egileak kronologiari buruz, XVI. mendeko lehenengo urteetan kokatzen du, jauregi-dorre horiek 1500 urtetik aurrera eginda daudelako. Eraikina dimentsio txikikoa da, landetxea eta apala, baina xehetasun batzuekin, igeltsaritza alde batzuetan eta kalitatezko harlangaitz-hormak bestetan, hego-ekialdeko balkoiaz aparte.

Geroko eboluzioak landetxe bat izatera eraman zuen, aurreko eranskinekin eta bao berriekin zabalkundearekin (beheko solairuan erdiko – ezkerrekoa). Hau dena XVII. mendean izan behar zen. Zaharberritze handi honen ondoren, besteak txikiagoak eta zehatzagoak izan ziren. Atzeko eranskinak XVIII. mendean gerta zitekeen; barruko moldaketa eta bao berrien zabalkundea, XIX edo XX. mendean gertatu zitekeen, etxebizitza bezala utzi zenean.

 Obren deskribapena

Arkeologi Interbentzio Proiektuko ekimen guztiak lortu nahi zuten etxebizitzaren kontserbazio obra guztiak ahalik eta eragin gutxien izan zitzatzen. Horrez gain, hasierako eraikinaren edo gero egin ziren aldaketen elementu berri gehiago aurkitzen saiatu ginen. Horretarako alzatuen eta arkeologi zundaketen balorazio egokia egitea beharrezko genuen, egindako diakroniak dokumentatuta egon zitezen.

Sustatzaileen helburua, dorrea Leioako beste kultura espazio bat izatea, izango litzateke. Horretarako septentrional aldean eraikin berri bat egin da zerbitzu ezberdinekin ( igogailua, eskailerak eta abar),eraikin berriaren laguntzaileak izango direnak. Horrek eragin du eraikinaren iparraldeko fatxadan sarrera berriak egitera, dorrean sartzeko helburuarekin. Hori dena gertatu da aldaketa gehien jaso dituen fatxadan.

Leioako Udalak Ondizko dorrean esku hartu baino lehen aukera ezberdinak aztertu zituen. Argi zutena zen, espazioa ekimen sozio-kulturalak egiteko zela, eta orduan eraikinaren betiko egitura mantendu behar zela. Aukera hori aurrera eramateko, eraikinari eranskin bat egitea proposatu zitzaion sarrera berriekin ( igogailuak eta eskailerak egongo ziran eraikinaren irisgarritasuna mantentzeko) eta beharrezkoak ziren zerbitzuak; Hau dena iparraldeko fatxadan pentsatu zen, egoera txarrenean zegoena. Horregatik kendu dira gero jarritako eranskin guztiak ( XVIII. mendeko baserriarenak barne), eta oraingo barruko egitura osoa, gaizki egoteaz aparte, ez du interesik. Horrek gero egingo luke oraingo egiturak mantentzea, dorrean dauden baoen egitura ikutu barik. Harlagaitz-horma gaizki zegoen lekuetako garbiketa eta mantentze lanak arkeologi kontrol batekin egin zen, kendutako gauzak kontuan hartuz (bakoitzak bere dokumentazioa eta identifikazio zuen) eta jatorrizko baoak beti mantenduz. Hortaz hondamendian esku hartu zen eraikina berriztuz, eta beste erabilpen batzuk emanez-fatxadako jatorrizko baoak mantenduz- gaizki zegoena aldatuz, denboraren edo zaharberritzearen poderioz.

Construcción en Madera

Zaharberritze eta errehabilitazio lanak bertako eskola lantegiak eta ZURTEkek egin ditugu. Bion artean eraikinaren zurezko egituraz, forjaketaz eta estalduraz arduratu gara.

 

Comments are closed.